GaurkoanZer?

Etxetik bota zuten 78 urteko Martina Maritorena eta Gazteluko plazan kanpaldia abiatu zuen

Efemeridearen irudia

1984-01-27

Martina Maritorena 78 urteko iruindarra etxetik bota zuten eta Gazteluko plazan kanpaldia abiatu zuen. Familiak eta bizilagunek lagunduta, etxeko gauza guztiekin kanpatu zuen bertan, administrazioei bere baldintza ekonomikoetara egokitzen zen alokairua eskatuz. 44 urte zeramatzan etxe horretan bizitzen, etxearen jabeak egindako etxegabetze eskaera gauzatu zuten arte Otsailaren 2ra arte iraun zuen bertan, udaltzainek denda desmuntatu eta bertatik bidali zuten arte.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: