GaurkoanZer?

Pierre de Lancre inkisidoreak “sorgin-ehiza” abiatu zuen Lapurdin

Efemeridearen irudia

1609-07-02

Pierre de Lancre inkisidoreak “sorgin-ehiza” abiatu zuen Lapurdin. Bertako hizkuntza, ohiturak, lan-molde eta abarretan deabruaren ukitua besterik ez zuen ikusten. “Hizkuntza arraro eta ezezagun batean mintzo dira; horixe da lehen seinale txarra”, idatzi zuen, adibidez. Senpereko gazteluan egindako epaiketetan 200 lagun torturatu eta hilarazi zituen, gehienak emakumeak.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: