GaurkoanZer?

German Rodriguez hil zuen Espainiako Poliziak Iruñeko Sanferminetan

Efemeridearen irudia

1978-07-08

German Rodriguez hil zuen Espainiako Poliziak Iruñeko Sanferminetan. Zezenketa ondoren amnistiaren aldeko pankarta atera zutela aitzakiatzat hartuz, Polizia tiroka sartu zen zezen plazan. Istiluak hirian zehar zabaldu ziren, eta tiro batez hil zuten 23 urte zituen gaztea. Liga Komunista Iraultzaileko militantea zen. Beste 150 herritar ere zauritu zituzten. Gertaerengatik ez dute sekula inor epaitu. Rodriguezen hiletan jendetza batu zen eta Felipe Gonzalez bera ere han izan zen.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: