GaurkoanZer?

Normi Mentxaka hil zuten Santurtzin Guerrilleros de Cristo Rey eskuin muturreko kideek

Efemeridearen irudia

1976-07-09

Normi Mentxaka hil zuten Santurtzin Guerrilleros de Cristo Rey eskuin muturreko kideek. Herriko jaiak ziren eta Mamarigan jendea manifestazioan atera zen amnistiaren alde. Polizia frankista agertu eta kargak hasi ziren. Taberna baten barruan ezkutatu zen talde batek, eta arrantzaleen blusa urdinez jantzitako batzuek esan zieten ikurrina gordeko zietela. Brigada Politico Socialeko agenteak ziren ordea eta zenbait faxistarekin zeuden. Pertsona bat pistolaren ipurdiarekin jo eta ihesari eman zioten. Herriko gazteak atzetik abiatu ziren, baina halako batean, geratu, atzera tiro egin eta baletako batek kopetan jo zuen Normi Mentxaka, 42 urteko emakumea. Ez dute inoiz inor atxilotu ez ikertu hilketa harengatik.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: