GaurkoanZer?

Amaiurko gazteluaren setioa amaitu zen nafarren porrotarekin

Efemeridearen irudia

1522-07-19

Amaiurko gazteluaren setioa amaitu zen nafarren porrotarekin. Soldadu espainiarrek gazteluaren murruak kanoikadaka suntsitu zituzten hainbat egunez gotorlekua setiatua eduki ondoren. Porrot honekin, 1512ko konkistaren ostean Nafarroako Erresuma berreskuratzeko hirugarren ahalegin legitimista bukatua zegoen. Errepresioa gogorra izan zen, eta soldadu gaztelarrek Nafarroan barrena sistematikoki sarraskitu zituzten herriak, haien aldekoak izan edo ez.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: