Nafarroaren inbasioa hasi zuen Gaztelak, Albako dukea Ziordia eta Goizuetatik sartuz

1512-07-21
Nafarroaren inbasioa hasi zuen Albako dukeak Ziordia eta Goizuetatik sartuz. 12.000 soldadu zituen berekin, Afrika eta Italiako gerretan aritutakoak. Nafarrek defenditzeko saiakera ugari egin zituzten, Uharte-Arakilen finkatutako defentsa-puntuan, adibidez. Erronkariko soldaduek segada bat ere prestatu zieten gaztelarrei Oskiako haitzartean, baina alferrik. Uztailaren 25ean Albako dukea Iruñean sartuko zen.
- Iturria: argia