GaurkoanZer?

Johan Arberoakoa exekutatu zuten Iruñean espainiarrek, Donibane Garaziko gazteluaren alkaide edo burua

Efemeridearen irudia

1522-07-26

Johan Arberoakoa exekutatu zuten Iruñean espainiarrek, Donibane Garaziko gazteluaren alkaide edo burua. 1512ean Nafarroaren konkista babestu arren, 1521ean erresuma berreskuratzeko borroka legitimistarekin bat egin zuen eta traizioa egotzi zioten. Nafarroa Beherea militarki kontrolatu asmoz, Donibane Garaziko gaztelua setiatu eta azkenik garaitzea lortu zuten espainiarrek, errepresioari ateak zabalduz. Arberoakoak, zigorra irakurri ziotenean, jendetzari zuzenduz adierazi zuen bera ez zela traidorea, bere errege-erreginak defendatu baizik ez zuela egin.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: