GaurkoanZer?

Florentino Goikoetxea Comète Sareko mugalaria nazien eskuetatik askatu zuten erresistentziako kideek, Baionako ospitalean

Efemeridearen irudia

1944-07-27

Florentino Goikoetxea Comète Sareko mugalaria nazien eskuetatik askatu zuten erresistentziako kideek, Baionako ospitalean. Aurreko egunean Bidasoa ibaia gurutzatzen harrapatu eta Gestapok metrailetaz zauritu zuen. Torturapean Comète Sareari buruzko informazioa ateratzea posible zela ikusita, Angeluko udaletxean ezkutatutako kamioneta bat anbulantzia bezala kamuflatu zuten. Jules Artola eta Antoine Lopez erresistentziako kideak Gestapokoak zirela esanez sartu ziren ospitalean, etengabe “Raus! Raus!” alemanez mehatxuzko oihuak emanez eta segundu gutxian Goikoetxea ospitaletik atera eta ezkutatzea lortu zuten.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: