Kasedako bost nafar tortura zigorrera kondenatu zituzten gaztelarrek

1522-07-30
Kasedako bost nafar tortura zigorrera kondenatu zituzten gaztelarrek. Nafarroako Erresuma berreskuratzeko ahaleginaren porrotarekin, errepresio bortitza aplikatu zuten lurraldean. Nafarroako errege-erreginak heretikotzat zituztenez, euren defentsan altxatako oro ere heretikoa zela ebatzi zuten. Hortaz, erlijio-delitutzat har zitekeenez, Inkisizioak epaitu zituen delituok. 1521ean erresuma berreskuratzean, nafarrek inkisizioa disolbatu eta presoak askatu zituzten, baina gutxi iraun zuen horrek.
- Iturria: argia