GaurkoanZer?

UEMA sortu zuten hemeretzi udalek, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea

Efemeridearen irudia

1991-05-05

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea sortu zuten hemeretzi udalek. Aizarnazabalen Udalerri Euskaldunen Egunaren ospakizunen baitan, herritarrei zerbitzua eman nahi zieten udaletako hautetsiek UEMA sortzeko batzarra egin zuten. Festa eta aldarrikapena uztartu zuten egun hartan.

%70etik gorako euskaldun indizea duten udalerriek osatzen dute. Gaur egun UEMAko herri askotan ere euskararen erabilera jaisten ari da.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: