Almeria Kasua: Guardia Zibilak hiru gazte espainiar torturatu eta hil zituen, ETAkoak zirelakoan

1981-05-10
Guardia Zibilak Luis Cobos, Juan Mañas eta Luis Montero gazte espainiarrak hil zituen Roquetas de Mar udalerrian, ETAko kideak zirela oker pentsatuta. Alokatutako auto batean zihoazela atxilotu egin zituzten. Torturatuta hil zituzten, eta frogak ezkutatzeko gorpuak autoan sartu, amildegi batetik behera bota eta su eman zioten. Almeria kasua izenez egin zen ezaguna. Inoiz ez dute inor zigortu hilketengatik.
- Iturria: argia