GaurkoanZer?

Guardia Zibilak Koldo Arriola gaztea hil zuen Ondarroako kuartelean

Efemeridearen irudia

1975-05-23

Guardia Zibilak 19 urteko Koldo Arriola hil zuen Ondarroako kuartelean. Salbuespen egoera ezarria zuen Espainiako Gobernuak. Arriola beste bi lagunekin zihoan guardia zibil batek kuartelera sartzeko esan zionean. Lagunak kanpoaldean zain geratu zirela, tiro hotsa aditu zuten. Arriola bularrean tirokatuta atera eta hilda erori zen. Bertsio ofizialaren arabera, guardiari ustekabean egin zion tiro armak, Arriolak berari "eraso" egin zionean. Ez zuen ia inork sinetsi.

PDFan irakur daiteke Koldo Arriolari buruzko 'Ondo lotutako hilketa baten istorio beltza bezain sakona' liburua, Imanol Oruemazaga Basetaren eskutik.

Itoizek Hilzori II kantua eskaini zion, ikaskide baitzuten 'Bitxu' Arriola.

 

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: