GaurkoanZer?

Guardia Zibilak Mikel Salegi Urbieta gaztea hil zuen Donostian, errepideko kontrol batean

Efemeridearen irudia

1974-12-18

Guardia Zibilak Mikel Salegi Urbieta gaztea hil zuen errepideko kontrol batean. Afalostean autoz bere herrira zihoala, Donostiako Errekalde auzoan jarritako kontrolean gelditu eta tirokatu egin zuten. Hasieran, senideei ez zieten gorpua ikusten ere utzi nahi izan. 21 urte zituen. Bere senideek salatu izan dute justizia lortzeko borrokan ari direla, “laguntza instituzionalik gabe”.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: