Marta Gónzalez sendagile bilbotar internazionalista hil zuen El Salvadorreko armadak
1990-12-24
Bilboko sendagile eta FMLNko kide Marta Gónzalez Gómez hil zen Nejapan, El Salvadorreko armadaren eraso batean. Ekintzaile internazionalista honek kanpamentuetan mediku lanak egiten zituen. Gabon gaua ospatzeko bi aldeek su-etena hitzartuta zuten arren, El Salvadorreko armadak eraso egin zien.
- Iturria: argia