Katakrak ireki zuten Iruñean, Euskal Herriko liburu-denda sozialik handiena
2013-12-31
Katakrak ireki zuten Iruñean, Euskal Herriko liburu-denda sozialik handiena. “Birika sozial bat Iruñeko Alde Zaharraren erdian, esperimentazio askerako laborategi bat”, zioten inaugurazioan. Barruan dendaz gain, gertuko jaki ekologikoak eta bidezko merkataritza lehentasun duen kantina eta kultur ekitaldiak antolatzeko espazioa biltzen ditu. Kooperatibarentzat dirua crowdfunding bidez lortu zuten, eta auzolanean atondu zuten espazioa.
- Iturria: argia