GaurkoanZer?

Orreagan euskaldunek Karlomagnoren armada garaitu zuten, atzeguardiari eraso eginez

Efemeridearen irudia

0778-08-15

Orreagan euskaldunek Karlomagnoren armada garaitu zuten, atzeguardiari eraso eginez. Errege frankoaren gizonek Zaragozako porrotaren osteko erretiradan Iruñea suntsitu zuten. Egindako sarraskiari erantzuteko, baskoiak antolatu egin ziren, eta gerrilla taktika baliatuz soldadu frankoei segada prestatu zieten.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: