Donostiarren aurkako sarraskia egin zuten, 1.600 lagunetik gora hil eta emakume gehienak bortxatuta

1813-08-31
Donostiarren aurkako sarraskia egin zuten espainiarren aliatu ziren soldadu ingeles, eskoziar eta portugaldarrek. Hiria setiatuta eduki zuten hainbat hilabetez, frantsesak kanporatzeko. Harresiak gainditu eta hirian sartu zirenean, frantziarrak Urgull mendian gotortu ziren.
Bitartean, herritarrei dena lapurtu, ia emakume guztiak bortxatu eta aurka egiten zien edonor hil zuten, testigantzek argi utzi zutenez. Hiriari su eman eta urteeta ukatu egin zuten gainera.
- Iturria: argia