GaurkoanZer?

Iruñeko Catachu tabernako sarekadan 30 bat lagun atxilotu zituen polizia militar frankistak

Efemeridearen irudia

1938-04-11

Iruñeko Catachu tabernako sarekadan 30 bat lagun atxilotu zituen polizia militar frankistak. Ezkabako gotorlekutik presoei Ipar Euskal Herrira ihes egiten laguntzea egotzi zieten. Emakume Abertzaleen Batzako hainbat kide zeuden atxilotuen artean. Talde honek, beste hainbat emakume talde antifrankistarekin batera, Ezkaban preso zeudenei kanpotik laguntza ematen zien, baliabideak zein informazioa helaraziz. Sare horietako emakume askok atxiloaldiak eta torturak pairatu zituzten.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: