GaurkoanZer?

Gurutze Iantzi Igerategi urnietarra hil zen Guardia Zibilaren Tres Cantosko komisaldegian, zantzu guztien arabera, torturen ondorioz

Efemeridearen irudia

1993-09-24

Gurutze Iantzi Igerategi urnietarra hil zen Guardia Zibilaren Tres Cantosko komisaldegian, zantzu guztien arabera, torturen ondorioz. Herri Batasuneko zinegotzia zen herrian eta agindu judizialik gabe zeukaten atxilotua. Poliziaren txostenaren arabera heriotza naturala izan zen, baina sendiaren auzi medikuak zehaztu zuen “poltsa” metodoarekin torturatuz hil zutela.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: