GaurkoanZer?

Javier Batarrita Elexpuru hil zuen Espainiako Guardia Zibilak Bilboko Boluetan

Efemeridearen irudia

1961-03-27

Gaurko egunez duela 60 urte, Javier Batarrita Elexpuru hil zuen Espainiako Guardia Zibilak errepideko kontrol batean. ETAko kidea zelakoan, nahastuta, buruan tiroa eman eta ondoren beste 48 tiroz josi zuten 1961eko martxoaren 27 hartan. Auto berean zihoan Martin Ballesteros larri zauritu zuten. Garaiko agintari frankistek “zoritxarreko istripu” izendatu zuten gertakaria eta ez zuten inor zigortu. Boluetako krimena gisa bataiatuta geratu da jende askoren oroimenean.

Gaian sakontzeko, irakurri Javier Batarrita Gaztelu semearekin Miel Anjel Elustondok egindako elkarrizketa.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: