GaurkoanZer?

'Eusko gudariak' abestu zioten Espainiako erregeari Gernikako Batzarretxean

Efemeridearen irudia

1981-02-04

Herri Batasunako eta Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdiko (LAIA) kideek Eusko gudariak abestu zioten aurpegira Espainiako erregeari Gernikako Batzarretxean.

Lehen bisita ofiziala zuten Euskal Herrian, eta ekitaldi bat antolatu zieten EAEko instituzio ugaritako ordezkari politikoekin. Kalean protestak ziren.

Erregeak hitza hartu zuenean ezker independentistako kideek ukabila altxatuta Eusko gudariak abestuz boikotatu zuten. Izugarrizko iskanbila sortu zen, kantua isiltzeko txaloka hasi baitziren bertan zeuden beste asko. Segurtasun indarrek kanporatu behar izan zituzten.

Ikusi gertaera bideoan.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: