Lucio Urtubia igeltsero anarkista jaio zen Nafarroan
1931-02-18
Lucio Urtubia jaio zen Nafarroako familia txiro batean, igeltsero eta anarkista. Herrialde ugaritako pasaporteak faltsifikatzea lortzeaz gain, garai hartan munduko bankurik handiena zen City Bank-i milioika dolar desjabetzeko sistema asmatu zuen. Diru hori sistemaren aurka ari ziren taldeei eta erakunde armatuei ematen zien. 2020ko uztailaren 18an hil zen, Parisen.
- Iturria: argia