GaurkoanZer?

Josu Murueta Moratilla erandiotarra hil zuen polizi frankistak tiroz

Efemeridearen irudia

1969-10-30

Josu Murueta Moratilla erandiotarra hil zuen polizi frankistak tiroz. Egun batzuk lehenago, gas isurien aurkako protesta egin zuten herrian, eta poliziak tiroz lau lagun zauritu zituen. Gaurko egunez, manifestazioa egin zuten egoera salatzeko, eta poliziak berriro tiro egin zuen, Murueta larri zaurituz. Ordu gutxira hil zen. Tiroketa horren ondorioz Anton Fernandez ere hil zen, azaroaren 12an.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: