'Euskadi Información' egunkaria argitaratu zuten 'Egin'-eko langileek

1998-07-16
Euskadi Información egunkaria argitaratu zuten Egin-eko langileek. Bezperan Espainiako Poliziak Egin egunkaria eta irratia itxi zituen indarrez, Baltasar Garzón epailearen aginduz. 2009an itxiera bidegabekotzat jo zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, baina hamaika arduradun hainbat urtez izan ziren espetxean. Gainera, Egin-en zorra Gara egunkariari zamatu zioten gero.
- Iturria: argia