GaurkoanZer?

'Euskaldunon Egunkaria' itxi zuen indarrez Espainiako Guardia Zibilak

Efemeridearen irudia

2003-02-20

Euskaldunon Egunkaria itxi zuen indarrez Espainiako Guardia Zibilak. Euskaraz argitaratzen zen egunkari nazional bakarra, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz zigilatu zuten. Operazioan hamar lagun atxilotu zituzten, eta bost egun egin zituzten inkomunikatuta. Egun horietan torturatuak izan ziren. Acebes Barne ministroak esan zuen euskararen aldeko operazioa zela. Hurrengo egunean, Eguna ateratzea lortu zuten langileek, eta bi egunera, Donostian inoiz egin den manifestaziorik jendetsuena egin zen itxieraren aurka. 2010ean absoluzio epaia iritsi zen, eta 2014an auzi ekonomikoa itxi zen.

  • Iturria: argia
Partekatu:

Erlazionatutako pertsonaiak: