GaurkoanZer?

Pello Irujo Elizalde

Efemeridearen irudia

Pello Irujo Elizalde (Bidarte, 1939ko irailaren 8a - Iruñea, 2008ko irailaren 7a) euskal politikari abertzalea izan zen, Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea eta gero Eusko Alkartasunakoa. Eusebio Irujo Ollo eta Pilar Elizalde Esandiren semea, Bidarten bataiatu zuten Pello Maria Iñaki izenarekin. Pello jarri zioten semeari, Eusebioren anaia, Pello Mari Irujo Ollo, egun horietan fusilatuko zutela jakin izan baitzuten. Lau anai-arrebetan gazteena zen Agurne, Maite eta Mariloren ondoren. 1936ko uztaileko estatu kolpearen ostean, Eusebio, Pilar eta bikotearen bi alabak atxilotu zituzten Lizarran. Eusebio eta Juan Ignacio anaiak Iruñeko espetxean sartu zituzten eta bertan egon ziren 1938ko amaiera arte. Pello, anaia gazteena, heriotza zigorpean, San Cristobal mendiko gotorlekuko espetxera eraman zuten. Pilar eta bi alaba nagusiak Usulinas Iruñeko komentuan sartu zituzten. Han jaio zen Pilarren hirugarren alaba, Marilo. Gurutze Gorriak trukatu zituen Eusebio eta Juan Ignacio 1938ko abenduan. Ley de responsabilidades políticas delako ardura politikoen legea aplikatu zieten eta Capbreton-en erbesteratu ziren. 1939an jaio zen Pello, La Roseraie ospitalean. 1937an atzerrian zeuden 150.000 euskal erbesteratuen beharrei erantzuteko Eusko Jaurlaritzak Bidarten sortutako erbesteko bost ospitaleen arteko bat zen hau.

Argazkia: © Sarenemikha / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Pello Irujo Elizalderen efemerideak: