GaurkoanZer?

Martin Goihetxe

Efemeridearen irudia

Martin Goihetxe —frantsesezko grafian, Martin Goyhetche— (Urruña, Lapurdi, 1791ko irailaren 8a - 1859ko ekainaren 12a) XIX. mendeko euskal idazlea eta apaiza izan zen. Harena da Andre dena Mariaren ilhabetea (1838) idazlana, egunero jarraitu beharreko eredu eta gogoeta liburua. Ondoren, La Fontaineren alegiak itzuli zituen lapurterara, Fableac edo aleguiac izenburuaz. Florianen alegiak itzuli zituen ere, baina horiek argitaratu gabeak gelditu dira. Horien eskuizkribuak Pariseko Biblioteka Nazionalean deskubritu zituen Aurelia Arkotxa filologoak 2000 urte hastapenean.Goihetxerena da, halaber, Lehoisaren oxekiac poesia (1879).

Argazkia: © Médiathèque de Bayonne / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Martin Goihetxeren efemerideak: