Mariano Luis Urkixo
Mariano Luis Urkixo Muga (Bilbo, 1768 - Paris, 1817) Espainiako Karlos IV.aren garaian, Lehenengo Estatu-Idazkari bitarteko izan zen.
Madril eta Salamancan Zuzenbidea ikasi zuen eta Ingalaterran bizi izan zen. Floridablanca eta Aranda kondeei esker hasi zen politika munduan. Voltaireren La muerte de César gaztelaniara itzuli zuen, Inkisizioak kondenatu zuen, eta kultura frantziarraren zalea izan zen..
Lehenengo Estatu-Idazkari bitarteko bihurtu zenean, Inkisizioa borrokatu zuen. Napoleonek Aita Santuen Lurraldea inbaditu zuenean, Aita Santuari eskumen batzuk kendu zizkion, eta Espainiako apezpikuei eman. Horrek Urkixoren Zisma (1799) izenekoa sortu zuen Hori zela eta, jansenista izatea leporatu zioten. Gainera, Godoyk eta Napoleonek haren aurka egin zuten, eta kargua utzi behar izan zuen. Nolanahi ere, bere agintaldian kulturarekin arduratu zen eta, adibidez, Alexander von Humboldten Amerikako bidaia bultzatu zuen.
Gero, 1808. urtean, Urkixok Fernando VII.-ari Napoleonekin harremanaik ez izateko gomendatu zion baina honek ez zion jaramonik egin. Bilbon zegoelarik, maiatzaren 2ko matxinada eta maiatzaren 5eko Baionako abdikazioak ezagutu zituen. Napoleonek Baionara joateko eskatu zion eta Josef Bonaparteren aldera lerratu zen, eta berriro, Lehenengo Estatu-Idazkari izendatu zuten. Momentu hauetan "Reflexiones" deritzon obra gauzatu zuen. Bertan, Foruak ez aldatzeko gomendioa eman zuen Konstituzio berrian(Textu konstituzional bateko foruen aldeko textu bakarra da XIX. mende osoan). Hori dela eta, Frantziara ihes egin behar zuen Josef I.a erregearekin batera.
1817. urtean, eta akatz mediko baten ondorioz, hil egin zen, Parisen.
Bere homenean izendatu zen Bilboko Urkixo zumarkalea mende bat geroago.