GaurkoanZer?

Igone Zabala Unzalu

Efemeridearen irudia

Igone Zabala Unzalu (Alonsotegi, Bizkaia, 1961eko maiatzaren 11) euskal hizkuntzalaria da. Zientzia biologikoetan lizentziatura lortu zuen 1984an eta Euskal Filologian doktore titulua 1993an. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea da 1986tik. 1993an "Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Pello Salabururen zuzendaritzapean. Ikerlaria da IXA taldean. Egun, haren ikerketa-ildo nagusia da euskararen garapen lexiko-diskurtsiboaren azterketa, eta garapen horretan laguntzeko hizkuntza-baliabideen diseinua. Ildo horretatik, UPV/EHUn 2010 urtean abian jarri zen Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) programaren sortzaile eta koordinatzailea da.

Argazkia: © Ksarasola / Wikimedia Commons / CC BY-SA 3.0
Partekatu:

Igone Zabala Unzaluren efemerideak: