Ibon Koteron
Ibon Koteron (Bilbo, 1967ko urtarrilaren 5a) euskal musikaria da, gaur egungo albokaririk aktiboenetarikoa dena. 20 urterekin hasi zen musika tresna hori jotzen ikasten, eta berehala irakasteari ekin zion. Gaur egun Euskal Herriko eskolarik garrantzitsuena kudeatzen du, Kepa Junkera musikari ezagunarekin batera. Albokari tradizional nagusiekin harremanak eduki eta gero, hauek omentzeko ekitaldiak antolatzen ibili zen, Leon Bilbao (Arteaga, 1996) eta "Txilibrin"i (Bilbo, 1998) egindakoetan.
Hainbat elkarlan egin izan ditu Tomas San Miguel, Fran Lasuen, Tapia eta Leturia eta Berrogüettoren musikariekin, besteak beste.
Halaber, filosofia irakaslea eta Nafarroako gaita edo dultzaina jolea da.