Miren Agur Meabe
Miren Agur Meabe Plaza (Lekeitio, Bizkaia, 1962ko urriaren 7a) euskal idazlea da. Derioko Irakasle Eskolan ikasi zuen, Giza Zientzietan espezializaturik, eta Euskal Filologiako ikasketak egin zituen ondoren. Bilboko Kirikiño ikastolan hainbat urtez ibili zen irakasle, eta 1990 urteaz geroztik Giltza-Edebé argitaletxean argitalpen zuzendaritzako eta kudeaketako lanetan ere aritu zen. Egun, literatura-sorkuntzan, itzulpengintzan eta idazkuntzari lotutako jardueretan ari da buru-belarri. Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. Landu ditu beste genero batzuk ere: ipuingintza eta eleberria, adibidez.
2006. urtetik euskaltzain urgazlea da.2021ean, Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria jaso zuen Nola gorde errautsak kolkoan lanagatik; euskarazko liburu batek sari hori jasotzen zuen lehen aldia izan zen.