GaurkoanZer?

Kepa Altonaga

Efemeridearen irudia

Kepa Altonaga Sustatxa (Loiu, Bizkaia, 1958ko apirilaren 21a) biologoa eta idazlea da. Biologo moduan bare genero berri bat katalogatu zuen. Idazle moduan 7 saiakera idatzi ditu, gehienetan Euskal Herrian aritutako pertsona zientifiko ez-oso-ezezagunen ekarpena plazaratzeko (Joan Piarres Duvoisin, Joanes Leizarraga, Charles Darwin, Jean Etxepare Medikua, Armand David edo Folin markesa). Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan zen 1991tik 1996ra, eta euskaltzain urgazlea da 2003az geroztik. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Fakultatean Biologiako ikasketak egin zituen eta 1989an fakultate berean aurkeztu zuen bere doktorego-tesia.

Argazkia: © Dani Blanco, Argia aldizkaria / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Kepa Altonagaren efemerideak: