Martin Orbe
Martin Orbe Monasterio (Errigoiti, Bizkaia, 1934ko abenduaren 7a) Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan zen 1976tik 1983 arte. Apaiz katolikoa da, Euskal Filologian lizentziaduna eta ohorezko euskaltzaina. Diktadura frankistaren aurka eta Euskal Herriko langileen alde ziharduen Gogor apaiz taldeko kide izan zen. Zamorako apaiz kartzelan preso izan zuten 1969tik 1972ra bitartean, eta espetxetik irten ostean Ipar Euskal Herrira egin zuen ihes. Han hasi zen lanean sortu berria zen Udako Euskal Unibertsitatean (UEU). Euskarazko hainbat hiztegi sortu dituen Bostak Bat taldearen kolaboratzaile sutsua da. Euskal Apaiz Koordinakundeko, Bizkaiko Abadeen Foroko eta Herria 2000 Eliza kolektiboko kide ere izan da.