Eduardo Zamacois Zabala
Eduardo Zamacois Zabala (Bilbo, Bizkaia, 1841eko uztailaren 2a - Madril, Espainia, 1871ko urtarrilaren 12a) Euskal Herriko margolaria izan zen. Eduardo kubatar idazlearen osaba, nazioartean arrakasta lortu zuen lehendabiziko euskal artista izan zen.
Parisen ikasi zuen (Ernest Meissonier frantses margolari handiaren ikasle izan zen). Tratulari azkarra, Europako nazioarteko lehiaketan parte hartu zuen.
Sari ugari jaso zituen Parisen egindako erakusketetan (1862, 1864, 1866, 1870). El guarda campestre koadroa erosi zion, 1872. urtean, Charles Dickens eleberrigile ingelesak.