Guillermo Torrijos Goyarzu
Guillermo Torrijos Goyarzu (Bilbo, Bizkaia, 1876ko irailaren 28a - Paris, Frantzia, 1942ko abuztuaren 29a) militante sozialista bat izan zen. Bilbon jaio zen eta lehen urteak bertan egin zituen arren, aitaren zurgindegian laguntzen, 1901ean Donostiara aldatu zen. Bere bizitza politikoaren zati handiena bertan egin zuen; besteak beste, Donostiako lehen talde sozialistaren eraketan parte hartu zuen. Espainiako Bigarren Errepublikak gerra galdu ostean, Frantziara ihes egin zuen, gaixorik. Pariseko erietxe batean hil zen, 1942ko abuztuaren 29an.