GaurkoanZer?

Fito Rodriguez

Efemeridearen irudia

Fito Rodriguez (Gasteiz, Araba, 1955eko irailaren 3a -) euskal idazlea eta EHU eta UEU unibertsitateetako irakaslea da. 1978tik Madrilgo Complutense Unibertsitatean Filosofia eta Letretan lizentziaduna da. 1988an Hezkuntza Zientzietan doktoratu zen. Fito Rodriguez Adolfo Bornaetxea Rodriguezen izengoiti literarioa da. Idazlea, artikulugilea eta blogaria (http://www.naiz.info/eu/blogs/kalendak/posts/), baita Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea ere. Mota guztietako testuak argitaratu ditu: kazetaritza-artikuluak, ikerketa akademikoa, dibulgazio kulturala, fikzioa, itzulpenak eta hiztegi-sarrerak. Haren lanak itzuliak izan dira alemanera, gaztelaniara, katalanera, galegora, ingelesera, italierara, kurduerara, portugesera eta bai Dolomitako ladinora eta braillera ere. Hainbat hedabidetan idatzi du heziketaz, literaturaz edota kulturaz (Egin, Euskaldunon Egunkaria, Berria, Gara, Punto y Hora, Ele, Bat, Tantak, Larrun, Ezpala, Bertsolari, Argia, Isilik, Jakin, Hik Hasi), eta baita nazioarteko aldizkari zientifikoetan ere: Astrolabioa, República de las letras, Digi-thum, Escrita contemporánea, The International Journal of Critical Cultural Studies eta Journal of Education; Auñamendi Entziklopedia Unibertsalean eta Terminología científico-social-en (Anthropos) argitaratu ditu hiztegi-sarrerak. Beste batzuen artean, Juan Mayorga, Jean Jacques Rousseau, Marcel Proust, Alfonso Sastre, Paul Eluard, André Breton, Philippe Soupault, Roger Vitrac, Antonin Artaud eta Robert Desnos euskaratu eta argitaratu ditu. Eusko Ikaskuntzako, Bertsozale Elkarteko eta Euskal Idazleen Elkarteko kidea da. 2006an aukeratu zuten Euskal Idazleen Elkartearen presidente. Euskal PEN klubeko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da.

Argazkia: © Fito Rodriguez / Wikimedia Commons / CC BY 2.5
Partekatu:

Fito Rodriguezen efemerideak: