Jon Lopategi
Jon Lopategi Lauzirika, Baltza, (Muxika, 1934ko martxoaren 17a - 2019ko otsailaren 7a) bertsolari bizkaitarra izan zen.
Filosofia ikasi zuen Tolosan, eta irakasle lizentziatu zen askoz geroago, 50 urterekin. Plazako bertsolari moduan 1958an hasi zen Gernikan, 1962tik 1966ra Bizkaiko Bertsolari Txapelketa hiru aldiz irabazi zuen. Francoren diktaduraren azken urteetan nabarmentzen hasi zen gero. 1982an eta 1986an Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldunorde geratu ondoren, 1987an Bizkaiko txapelduna izan zen berriro, eta 1989an txapelketa nagusia irabazi zuen.Gerraondoko lehen bertsolari eskolatua izan zen. Maiz aritu izan zen Jon Azpillagarekin frankismo bukaeran eta ondoren, ordu arte ezohikoak gai sozial eta politikoez. Hori zela-eta, behin baino gehiagotan sartu zuten kartzelan Lopategi.Urte askotan izan zen Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide.