Mikel Landa
Mikel Landa Meana (Murgia, Araba, 1989ko abenduaren 13a), euskal herritar txirrindulari profesionala da. Italiako Giroko podiumean izan da, eta guztira, sei aldiz izan da lehenengo hamarren artean Itzuli Handietan. 2011. urtean World Tourren debutatu zuen Critérium du Dauphiné lasterketan. 2018. Euskadi Fundazioko (Fundacion Euskadi) presidentea egin zen Miguel Madariagaren lekua hartuz. 2020an munduko txapelketetan parte hartu zuen lehen aldiz eta 16. egin zuen. 14 Itzuli handi ditu bere hanketan, 5 Frantziako Tour, 5 Italiako Giro eta 4 Espainiako Itzuli. Askok eta askok Landaniren ezizena jartzen die egiten dituen erasoengatik.[erreferentzia behar]