Luis Baraiazarra
Luis Baraiazarra Txertudi (Meñaka, 1940ko martxoaren 17a) bizkaitar karmeldar, filologo, irakasle, itzultzaile eta idazlea da. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1996an, eta ohorezko 2010ean. Besteak beste, Teresa Lisieuxekoaren, Santa Teresa Jesusenaren eta San Joan Gurutzekoaren idazlan guztiak euskaratu zituen, eta olerki, bertso eta oroitzapen propioak ondu eta argitaratu.