Jose Maria Makua
Jose Maria Makua Zarandona (1923, Bilbo - 1990, Bilbo) bizkaitar politikari bat izan zen. Eusko Ikasle Batza elkarteko kidea zen, eta Frantziara erbesteratu behar izan zuen, Espainiako Gerra Zibilaren garaian. Ekonomia eta enpresari buruzko lan garrantzitsuak eman zituen argitara. 1980 eta 1986. urteetan, Eusko Legebiltzarrerako parlamentario hautatu zuten, EAJ alderdiaren eskutik. Alderdi bereko ahaldun izan zen Bizkaiko Batzar Nagusietan, 1983. urtean. Bizkaiko Diputatu Nagusia izan zen 1983. urtetik, 1987. urtean politikatik erretiratu zen arte.