GaurkoanZer?

Jean Cassou

Efemeridearen irudia

Jean Cassou (Deustua, 1897ko uztailaren 9a - Paris, 1986ko urtarrilaren 16a) Euskal Herrian jaiotako frantziar idazlea izan zen. Parisko Arte Modernoko nazio museoko zuzendari nagusia eta arte kritikaria izan zen. Liburu ugari idatzi zuen pinturaren, (Gromaire, 1925; Le Greco, 1931; Picasso et Matisse, 1939; Ingres,1947), historiaren (Philippe II, 1929, Filipe II.a; Quarante-huit,1939, Berrogeita zortzi) eta literaturaren (Panorama de la littérature espagnole, 1931, Literatura espainiarra; Cervantes, 1936; Trois Poètes, Rilke, Milosz, Machado; Hiru poeta, Rilke, Milosz, Machado) inguruan. Erresistentzian parte hartu zuen. Garai hartakoak dira La Mémoire courte (1944, Oroimen laburra) idazkia eta 33 sonnets composés au secret (1945, 33 soneto isilpean onduak) poesia-bilduma.

Argazkia: © Stevan Kragujević / Wikimedia Commons / CC BY-SA 3.0 rs
Partekatu:

Jean Cassouren efemerideak: