GaurkoanZer?

Igor Yebra

Efemeridearen irudia

Igor Yebra Iglesias (Bilbo, Bizkaia, 1974ko abuztuaren 1a) euskal herritar ballet-dantzari famatua da. 2006an dantzari nagusia izendatu zuten Bordeleko Opera Nazionalean. Victor Ullateren dantza-eskolan aritu ondoren, Madrilgo Dantza Kontserbatoriora joan eta ohorezko matrikularekin graduatu zen, eta hor 1996ra arte egon zen. Noizbehinka zenbait operetarako koreografiak sortzen ditu, hala nola, La Traviata, Carmen, Aida, Il signore Bruscchino, El padre Arrupe; eta Carmen Suite ballet, Cascanueces Suite ballet, El Cisne XXI. Lehen dantzari gonbidatu bezala zenbait lekuetan lan egin du: Australiako Balletan (gonbidatu iraunkorra 1997.98), L'Aterballeto, Kubako B.N., Venezuelako B.N, Kremlinaren Balletan, Eskoziar Balletan (Scottish Ballet), Hungriako B.N, Lituaniako B.N., San Carlos de Napoleseko Antzokian, Ekaterinburgoko B.N, Leizpig-aren Balleteko Operan, Veronako Hondarraren Balletan, Ufa-ko B.N., Limogeseko B.O., Nizaren B.O., Julio Boccaren Ballet Argentinarrean, O. de Kazan Balletan beste batzuen artean. Era berean parte hartzen du festa ugarietan, munduko agertoki garrantzitsuenetan.

Argazkia: © Intendencia de Montevideo / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Igor Yebraren efemerideak: