GaurkoanZer?

Garbi Losada

Efemeridearen irudia

Garbi Losada (Getxo, Bizkaia, 1959 - ) antzerki-zuzendaria, idazlea eta aktorea da. Batez ere antzerkian jardun du, baina telebistan eta zineman ere ibili izan da. Hasieran Tanttaka konpainian eta gero Ados Teatroa konpainian aritu izan da. Ados Teatroa konpainiaren eta Gaupasa S.L. ikuskizun-banatzailearen sortzaileetako bat izan zen. Tanttaka taldean hasieratik egon zen. Donostiako Zorroagan ikasten ari zela antzerkia egiten zuen. Ez zuen antzerki ikasketa berezirik izan, autodidakta da. «Karrera ikasten ari nintzela eta beste hainbeste urte antzerki eskola batetara sartzeko pazientziarik ez nuen. Nik nahi nuena antzeztea zen» esan zuen. Hernaniko antzerki tailerrean gaztetxoekin zuzendari lanetan ibilia zen, baina 1991ean Tanttaka taldeak plazaratu zuen 'Hansel eta Grettel bezala’ antzezlana izan zen lehen aldia jende aurrerako antzezlan bat zuzendu zuela. Tanttaka taldeak, antzezlan horretaz gain ‘Flaminio’ eta ‘Kontuz, maite zaitut’ ere eskaintzen zituen. Azken bi horietan antzeztu eta kantatu ere egiten zuen.

Argazkia: © Egunkaria. C.V. / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Garbi Losadaren efemerideak: