Ramon Adan de Iartza
Ramon Adan de Iartza Torre Lekerika (Bilbo, 1848ko ekainaren 5a – Arrasate, 1917ko urtarrilaren 25a), ikertzaile askoren iritziz, Euskal Herrian inoiz izan den geologorik garrantzitsuena da. Mundu mailan ere, XIX gizaldiko petrografo ospetsuenetakoa izan zen, eta espeleologia zientifikoaren aitzindarietako bat. Horren erakusgarri da, gaur egun ere, Euskal Herrian arlo horietan egiten diren ikerketa gehienak bere idazlanetan oinarritzen direla.