Blanca Sarasua
Blanca Sarasua Muñoz (Bilbo, 1939ko azaroaren 2a -) gaztelaniaz idazten duen idazle garaikide bilbotarra da. Ignacio Ipiña (Bilbo, 1932-2010) margolariarekin ezkondu zen.
Gizarte Lizentziatua, bilbotar honek hedabide eta aldizkari askotan kolaboratu du: Albor, Zurgai, Amilamia, Alborada, El Correo. 1990an Arabako Foru Aldundiak ematen duen "Ernestina Champourcin Saria" jaso zuen. Batez ere lirika landu du, beti gaztelaniaz.