GaurkoanZer?

Aurelio Arteta

Efemeridearen irudia

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Aurelio Arteta (argipena)»Aurelio Arteta Errasti (Bilbo, Bizkaia, 1879ko abenduaren 2a – Mexiko Hiria, Mexiko, 1940ko azaroaren 10a) margolaria izan zen. Euskal Herriko margolaritzak eman dituen artistarik garrantzizkoenetakoa da. Felix Arteta margolari, marrazkilari eta karikaturistaren anaia zaharra izan zen. Artetaren pinturak bere garaiko hainbat estilo eta joera sintetizatu zituen, eta arte hein batez idealizatua eta malenkoniatsua sortu. Gaien aldetik Euskal Herriko pertsona eta paisaiak nabarmendu zituen: baserritarrak, arrantzaleak zein Bilboko itsasadarraren inguruko giro industrialak.

Argazkia: © Unknown authorUnknown author / Wikimedia Commons / Public domain
Partekatu:

Aurelio Artetaren efemerideak: