Luis Villasante
Aita Luis Villasante Kortabitarte (Gernika, Bizkaia, 1920ko martxoaren 22a - OƱati, Gipuzkoa, 2000ko abenduaren 2a) frantziskotarra, euskal hizkuntzalaria eta euskaltzainburua izan zen.
Asko zekien euskarari buruz, sakon ezagutzen zituen bizkaiera, lapurtera eta gipuzkera. Euskal gramatika ikertu zuen garai hartan inor gutxik bezala, oparo pentsatu zuen euskarari buruz eta idatzi ere oparo, sakon eta prosa garden batekin. Inork ez bezala aztertu zuen Axular, eta hura estimatzen irakatsi zien hainbesteri. Villasanteren idazketa, lapurtera klasikoan oinarritua goraipatua izan da. Euskararen auziaz edo Axular. Mendea. Gizona. Liburua, lan interesgarriak izateaz gainera, eredugarriak dira saiakera literarioa edo kazetaritza landu nahi dituen edonorentzat.