GaurkoanZer?

Rafael Larreina Valderrama

Efemeridearen irudia

Rafael Larreina Valderrama (Gasteiz, Araba, 1956ko maiatzaren 19a -) euskal herritar politikaria da. Ekonomia Zientziak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitatearen Enpresen Goi-mailako Ikasketen Ikastetxean graduondoa egin zuen. III., IV., V., VI., VII. eta VIII. legegintzaldiko EAko eusko legebiltzarkidea izan da. VII. legegintzaldian alderdiko bozeramailea izan zen, eta VIII.ean, Eusko Legebiltzarreko Mahaiako Bigarren mahaiburuorde izan zen. EAko Euskadiko Batzorde Eragilean, antolakuntzako idazkaria da. Horretaz gain, Hegoalde Kultura Elkarteko, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko, Gasteiz Mendi Elkarteko, Internet-Euskadi Elkarteko eta Greenpeace-ko erakundeetako kidea da. Halaber, Opus Deiko kidea da.2009ko Euskadiko Hauteskundeetarako zerrendaburua izan ze Arabatik, baina ez zen aukeratua izan.

Argazkia: © Josu Chavarri / Wikimedia Commons / CC-BY-SA-3.0
Partekatu:

Rafael Larreina Valderramaren efemerideak: