GaurkoanZer?

Pepe Artola

Efemeridearen irudia

Jose Artola Elizetxe —Pepe Artola izen-deiturez ezaguna— (Donostia, Gipuzkoa, 1864ko urtarrilaren 4a - 1929ko apirilaren 29a) euskal idazlea izan zen. Iturgina, 18 urterekin argitaratu zituen lehen bertsoak. Bakarrizketa eta antzerki-lan txiki askoren egilea, Donostian XIX. mendearen bukaeran ugaldu ziren antzerkigile-multzo haren artekoa izan zen (Martzelino Soroa, Biktoriano Iraola...). Usandizagak musika ezarri zion Mendi Mendiyan lan lirikoaren egilea da (1910). Donostian kale bat dago Artolaren izenean, Intxaurrondo auzoan.

Argazkia: © Gotzon / Wikimedia Commons / CC BY-SA 4.0
Partekatu:

Pepe Artolaren efemerideak: