Carmelo Bernaola
Carmelo Alonso Bernaola (Otxandio, Bizkaia, 1929ko uztailaren 16a - Madril, 2002ko ekainaren 5a) bizkaitar musikagile izan zen. 1951ko Belaunaldia izeneko talde berritzaileko kide nagusietako bat izan zen.
Lan askoren egilea eta askotan saritua izan zen. Orkestrarako obrak, ganberako musika eta bakarkako musikaz gainera, antzerki, zinema eta telebistarako musika ugari sortu zuen, tartean La clave edota Verano azul espainiar telebista saio ospetsuen doinuak. Besteak beste, Athleticen ereserki ezaguna moldatu zuen, bai eta gaur egun aski ezaguna den El cocherito leré haur kanta herrikoia ere.